domingo, 25 de enero de 2026

GenerOreka Euskal wikipedian lortuz gero (edo bitartean)...

Atzo Euskal Wikilarien Elkartearen urteroko topaketa izan zen Gasteizko BIBAT Museoan. Marisa Barrenak "Euskal WikiEmakumeok" lana aurkeztu zuen Durango, Ondarroa, Oiartzun eta Beasaingo talde hasiberrian. 5 urte hauetan lan ikaragarria egin dute Euskal Wikipedian emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortzeko bidean aurrera egiteko. 

Durangotik bultzatutako talde horiez gain, 2015etik Gasteizen eta 2016tik Leioan, WikiEmakumeok taldeetan, es.wiki eta eu.wiki-ko edukiak lantzen dira. Etxebarrin ere talde bat egon zen, eta topaketa pare bat antolatu ziren, editoreek elkar ezagutzeko.

Bi urtetan, daramaten lan-erritmoan, euskarazko wikipedian emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortuko da!! GenerOreka Euskal wikipedian lortuz gero (edo bitartean), garrantzitsua da emakumeen artikulu on eta nabarmen gehiago lortzea, Wikipediaren azalean ager daitezen.

Zorionak Wikipedian, WikiEmakumeok taldeetan, beste hizkuntz askotan edo libreki emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortzen laguntzen dugun guztioi!


Mentxuwiki

No hay comentarios:

Publicar un comentario